Gure talde teknikoak mota orotako proiektuak gara ditzake, hala nola fatxaden birgaikuntza, igogailuak jarri edo aldatzea, eraikuntzak eta berritze-lanak. Horrez gain, lan horiek guztiak zuzentzeaz ere arduratzen da.
Gure estudioan proiektu horiek profesionaltasun osoz eta berme handienekin burutzeko gai diren langile adituak ditugu; izan ere, bezeroak asebetetzea da gure asmoa.
Jabeen erkidegoetan ere askotariko proiektuak gauzatzen ditugu, birgaitze-lanak, irisgarritasun-planak, igogailuak eta aldamio-proiektuak, esate baterako.
Tituludun profesionalen laguntza jarriko dugu zure eskura, arkitekturarekin uztarturiko alderdi guztiak betetze aldera.
- Lanak: oin berriko eraikinak, higiezinak berritzea eta birgaitze-lanak.
- Ikerlan teknikoak: legeztapena eta jarduera-proiektuak, larrialdietako planak, hondakinen kudeaketa, etab.
- Kalitate-kontrola: programa aztertzea eta kalitate-kontrola bideratzea.
- Segurtasuna eta osasuna: proiektuaren koordinazioa eta ikerlanak gauzatu eta idaztea.
- Txostenak: txostenak, ikuskapenak eta irizpenak, adituen jarduketak, EITk, eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak…
- Neurketak: higiezinen neurketak, zuinketak eta mugaketak.