Inspección técnica de edificios donostia, gipuzkoa

EIT-EET ikuskapena ere egin diezaiekegu eraikinen jabe eta jabeen erkidegoei, objektibotasuna eta profesionaltasuna ardatz izanik.

Zer da EIT-EET?

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) 50 urtetik gorako eraikinek eta katalogatutako edo babestutako eraikinek egin behar duten aldizkako ikuskaritza da, eraikinon segurtasun- eta kontserbazio-egoera zein den zehazteko.

Etxebizitza kolektiboko eraikinetan Eraikinak Ebaluatzeko Txostena (EET) bete behar da, honako alderdi hauek jasotzen dituena:

  •      Eraikinaren kontserbazio-egoeraren ebaluazioa.
  •      Irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzen ebaluazioa.
  •      Eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtapena.

Teknikari eskudun batek (goi-mailako arkitektoa nahiz arkitekto teknikoa) egin beharko du, begiz, ikuskaritza hori.

Noiz egin behar da EIT-EET nahitaez?

8/2013 LEGEA eta 241/2012 DEKRETUA betez, 50 urtetik gorako eraikinen jabeen betebeharra da goi-mailako teknikari bati EIT-EET txostena presta dezan eskatzea.

Aldez aurretik EIT-EET egin ez bada, eraikin hauek ez dute diru-laguntzarik jasoko eraikina birgaitzeko edo eraberritzeko.

8/2013 LEGEA, ekainaren 26koa, birgaitzeari eta hiri-berroneratze eta -berrikuntzari buruzkoa.

241/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duena.

Ba al da diru-laguntzarik EIT-EET egiteko?

Eusko Jaurlaritzak zenbait laguntza ematen ditu 50 urtetik gorako eraikinak berritzeko; egin beharreko lanaren balioaren zati handi bat estaltzen dute laguntza horiek.

Honako esteka honetan kontsultatu dezakezu Eusko Jaurlaritzaren informazio-liburuxka:

Birgaitzeko diru-laguntzak