Certificado de eficiencia energética donostia, gipuzkoa

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria prestatzen adituak diren teknikariak ditugu.

2013ko ekainaren 1etik, nahitaezkoa da eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria izatea etxe, bulego edo merkataritza-lokal bat saldu edo alokatu ahal izateko.

Zer da eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria?

Teknikari eskudun batek idatzitako agiria da, zeinak eraikin baten nahiz horren zati baten (etxebizitza, pisua, lokala, bulegoa, etab.) eraginkortasun energetikoa eta kontsumoa kalifikatzen baititu. Energiari buruzko ezaugarriak ez ezik, egin litezkeen hobekuntzen gomendioak ere hartzen ditu barne. Aipatu kalifikazioa kasuan kasuko autonomia-erkidegoko erakunde ofizial batean erregistratu beharra dago.

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak higiezinaren (etxea edo lokala, esaterako) ezaugarriak jasotzen ditu, eta energia-eskaria asebetetzeko beharrezkoa den energia-kontsumoa ere hartzen du aintzat. 7 letra eta koloreko eskala batean adierazten da lortutako kalifikazioa, etiketa energetiko batean, hain zuzen ere; halaber, erdietsitako kalifikazioa hobetzeko gomendioak biltzen dituen agiri bat ere eransten da. Agiriok 10 urteko balioa dute gehienez ere.

Nahitaezkoa al da ziurtagiri energetikoa edukitzea?

235/2013 Lege Dekretuaren arabera, saldu edo alokatzen diren eraikinek edota horiek osatzen dituzten atalek (etxebizitzak, merkataritza-lokalak eta bulegoak, adibidez) izan behar dute ziurtagiria, baldin eta haien kontratua 2013ko ekainaren 1etik aurrera sinatu bada.

Ziurtagiri energetikoa higiezina saldu edo alokatu baino lehen eskuratu behar da; horrez gain, txosten hori nahiz horren kopia eman beharko zaio, kasuan-kasuan, erosleari edo errentariari salerosketa- zein alokairu-kontratua formalizatzean.

Etiketa energetikoa, bestalde, ezinbestean agertu beharko da eraikina edo hura osatzen duten atalen bat saltzeko edota alokatzeko eskaintza, publizitate eta sustapen guztietan.

235/2013 ERREGE DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena.

 

Eskaintzen dugun zerbitzuak honako hauek hartzen ditu barne:

  •      Datuak bertan hartzea (instalazioak, eraikuntza-xehetasunak, azalerak, altuerak, etab.).
  •      Inguratzailea neurtzea.
  •      Elementuaren kalifikazio energetikoa, dagokion etiketarekin.
  •      Etxeko energia-kontsumoa murrizteko neurriak.

Zerbitzu profesionala eta burujabea egiten dugu. Galde iezaguzu, laguntzeko prest egongo gara eta.

Gure zerbitzuek Eusko Jaurlaritzan erregistroa egitea ere hartzen dute barne.

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria

ESKATU AURREKONTUA