EIT-EET ikuskapena ere egin diezaiekegu eraikinen jabe eta jabeen erkidegoei, objektibotasuna eta profesionaltasuna ardatz izanik.
Zer da EIT-EET?
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) 50 urtetik gorako eraikinek eta katalogatutako edo babestutako eraikinek egin behar duten aldizkako ikuskaritza da, eraikinon segurtasun- eta kontserbazio-egoera zein den zehazteko.
Etxebizitza kolektiboko eraikinetan Eraikinak Ebaluatzeko Txostena (EET) bete behar da, honako alderdi hauek jasotzen dituena:
- Eraikinaren kontserbazio-egoeraren ebaluazioa.
- Irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzen ebaluazioa.
- Eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtapena.
Teknikari eskudun batek (goi-mailako arkitektoa nahiz arkitekto teknikoa) egin beharko du, begiz, ikuskaritza hori.
Noiz egin behar da EIT-EET nahitaez?
8/2013 LEGEA eta 241/2012 DEKRETUA betez, 50 urtetik gorako eraikinen jabeen betebeharra da goi-mailako teknikari bati EIT-EET txostena presta dezan eskatzea.
Aldez aurretik EIT-EET egin ez bada, eraikin hauek ez dute diru-laguntzarik jasoko eraikina birgaitzeko edo eraberritzeko.
8/2013 LEGEA, ekainaren 26koa, birgaitzeari eta hiri-berroneratze eta -berrikuntzari buruzkoa.
Ba al da diru-laguntzarik EIT-EET egiteko?
Eusko Jaurlaritzak zenbait laguntza ematen ditu 50 urtetik gorako eraikinak berritzeko; egin beharreko lanaren balioaren zati handi bat estaltzen dute laguntza horiek.
Honako esteka honetan kontsultatu dezakezu Eusko Jaurlaritzaren informazio-liburuxka: